XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MOTRIKO

IGANDEKOA.-USTE GABEKO ERIOTZA.-BESTE BERRI BATZUEK.

Illaren irugarren igandea Jesus'en Biotza'ren anaikideko elizkizunak jende askorekin.

Arratsaldean uri guztia, auzo errietara atera zan, naiz gu erritik kanpora atera ez.

Jakitera eldu nitzan Iturraran ondartza ere jendez betea egondu zala.

-Gaixo larri ondoren eliz gauzak astiro eginda Goiko Jaunari bere anima eman dio Donostin Flores tar Bernarda, 25 urteko neskatxa.

Bera donostin Hotel Londres Ostatuan udarako neskame arkitzan zan, ta zori txarreko gaitz ori bertan sortu zitzayon.

Bera ain neskatxa ona izanik ill berriak naigabe aundia eman du errian, ta batez ere, Mariaren alabaren artean bera bai zan bizitzan illeroko Mariaren alaba zintzo zintzoa.

Astelenean ospatu dira bere alde elizkizunak gure eliz nagusian, bertan Mariaren alaba asko ikusi zan.

Gure samin agurra damakiogu beren sendikoai.

-Elizakoak artuta ludi oneri agur egin dio Arizmendi tar Jose gizonak, errian oso ezaguna zan Joxe-errementxa.

Laguntzen diogu atsekabean onen sendikoai: aita gure bana eskatzen diogu ildako anima biak zeruratu ditezen.

-Alabatxo eder batekiñ bere sendia aunditu du Osa'tar Juan'en emazteak.

Bai ama ta jaio berria ondo daude. Zorionak.

-Zelaya'ren saku olafabrikako langilleak, egun gutxi onuztik astean dituan sei egunetan lau egiten zeuden, orain oztera berriz iru egunean lan egiten dute.

Entzun degunez au ez dala ezer, batzun batzuek kanpora irten bearko dutela.

Nik diotana egia edo gezurra bada, bertako langilleen itzak dira, gezurra balitz obe bano...

-Irakurtzen degunez laister Epaitokian jaun berriak ezagutu bear ditugu.

Gure errirako jaun argi onek aukeratu dira.

Juez: Burgaña tar Jose Maria.

Ordez: Ulazia tar Blas.

Fiskal: Gabilondo tar Marziel.

Ordez: Uranga tar Jose.

-?Luistarra alzera? ?Bai? gaur dezu ordua alegia illeroko jaunartzea, ta ez utzik egin goiz ta arratsaldeko elizkizun.

NOIZ-BAIT